Etengabeko prestakuntzan gaude farmazian, egunero ikusten ditugun behar guztiak asetzeko.
Bakoitza zeregin jakin batzuetan bereizitzen da, baina gutako inor ez da denak batera bezain ona.

DSP ZERBITZUA
Dosifikazio sistema pertsonalizatua da, pazienteen tratamendu farmakoterapeutikoen segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko zein areagotzeko. Pazientearen tratamendua betetzen laguntzen du, hauen osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz.
Zerbitzu honekin sendagaien asteroko antolaketa errazten dugu, eta etxean gorde behar diren sendagai kopurua murritzen da, horrela, manipulazio edo kontserbazio txarraren medikazio arazoak sahiesten dira.
NUTRIZIOA
Bizi osasuntsu bat emateko eta gaixotasunak ekiditeko, barneratuta ditugun elikadura ohitura txarrak aldatzen lagunduko dizugu. Funtsezkoa da jakitea ez dela sakrifikatu behar ezta "bizitza galdu" behar ere, ohitura berriei eusteko.
Zure beharren araberako nutrizio-plan pertsonalizatua diseinatzen lagundu eta ekitaldi sozialak nola kudeatu erakutsiko dizugu, zure helburuak betetzea eragotzi gabe. Horretarako, urteetako esperientzia duen dietista-nutrizionista batekin kontatzen dugu.


AZALEKO ANALISIA
Gure helburua adin eta mota guztietako azalari behar duen zainketa eskaintzea da, euren itxura hobetuz. Garrantzitsua da produktuen aktiboak eta testurak zure azalaren beharretara egokitzea, horregatik gure zerbitzurik mimatuena aurkezten dizugu.
FORMULA MAGISTRALAK
Formulazio Magistrala industriako sendagaien alternatiba da, industriako sendagaiak ez baitira egokitzen beti behar espezifikoak edo kontraindikazioak dituzten kasu jakin batzuetara.
​
Formula magistrala sendagai indibidualizatua da. Behar jakin batzuk dituen paziente bati zuzendua. Osasun neurri zorrotzak eta kalitate-kontrolak betetzen dituen laborategi batean prestatzen da. Gure kasuan, formulazio magistralean espezializatutako farmazia batetara bidaltzen ditugu. Euskadi mailan erreferente dena, Gorka Urruzuno farmaziara.


ODOL ANALISIA
Odol analisiak eta tentsio arteriala neurtzen ditugu, arriskuak aurreikusi eta gutxitzeko. Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotza kausa nagusia Espainian. Kasu horien %90 prebenitu egin daiteke, osasungarriak ez diren bizimoduekin lotuta daudelako.
​
Prebentzioa zure arrisku kardiobaskularra ezagutuz hasten da.
​
LOBULU PERFORAZIOA
Belarriko lobulua modu azkar, seguru eta higienikoan zulatzen dugu, bai haurretan bai helduetan. Horretarako kalitatezko tresna eta belarritakoak erabiltzen ditugu, erabat hipoalergenikoak; nikelik, berunik, kadmiorik eta kobaltorik gabeak, banaka itxitako kaxa esteriletan. Segurtasuna eta kalitatea bermatuz.


ARRETA FARMAZEUTIKOA
Gure farmaziaren oinarri nagusia da. Tratamenduaren emaitza optimizatzen lagunduko dizugu.
Zure tratamendu medikoei buruzko informazio guztia modu argi eta errazean ematen dizugu. Eta bigarren mailako ondorioak, eta botiken arteko interakzioak saihesten lagundu.
Farmaziatik dudarik gabe ertetzea da gure helburu nagusia.
​