top of page

1918TIK ZURE KONFIANTZAZKO
FARMAZIA IZATEN

1918ko otsaila eta Joaquin Azpiazu Ibiriku. Guretzat izen eta data bereziak. Dena hasi zen

data eta dena hasi zuen pertsona.

Captura de pantalla 2024-01-16 a las 1.00.28.png

Joaquin Azkoitian jaiotako botikaria izan zen, gure birraitona hain zuzen ere. Farmazia ikasketak amaituta, bere lehenengo botika Valdecilla izeneko herri txiki batean ireki zuen, Kantabrian. Momentua iritsita, herrira hurbiltzeko asmoarekin, Zarautzen botika bat hartzeko aukera sortu zitzaion. Bertan urte batzuk egin ostean, bere helburua lortu zuen: Azkoitian botika izatea. Berak nahi eta maite zuen herrian. 1918. urtea zen, gure ibilbidea hasi zen urtea. 

Captura de pantalla 2024-01-16 a las 1.03.42.png

 Ibilbide luze baten ondoren, Joaquinek bere semeari pasa zion farmaziaren erreleboa. Joaquin Azpiazu Narbaiza, attitte. Bere aitaren pausoak jarraituz, botikari ikasketak egin zituen Salamancako hirian eta 1948ko maiatzaren 2an hartu zion erreleboa aitari. Botikan funtzio asko egin zituen, gaur egungoetatik oso desberdinak. Oraindik gogoan ditut errebotikan pasatzen genituen momentuak,  zenbat ordu pasatzen nituen laborategian bere ondoan, adi-adi motrailuarekin egiten zituen krema eta pomada guztiei begirada kendu gabe. Urte oparoak izan zituen, eta ni pozik urte batzuk bere alboan egin nituelako. Oraindik bada jendea gure aitonarekin gogoratzen dena eta  orduko kontuak gogoan dituztenak. Birraitonaren kontuak ere kontatu izan dizkiguzue. Ilusioz betetzen gaitu horrek, asko miresten nuen attitte eta asko miresten jarraitzen dut. Lanbidearekiko dudan errespetua eta bokazioa berak sustatu zizkidan. Egunero gogoratzen naiz berarekin eta berak erakutsi zidan guztiarekin, dena zor diot.

​

Eskerrik asko Attitte.

BEGOÑA AZPIAZU ANGOITIA

 Familiako bidearekin jarraituz, Begoña Azpiazu Angoitiak jarraitu zituen bere aitaren pausoak, nire amak. Botikari ikasketak burutu zituen Santiago de Compostela hirian, Galizian. Gaur egun, berak dihardu titular lanetan. Amak ere asko irakatsi dit, berak ere badu bizkarrean ibilbide luzea eta attitterekin gertutik lan egiteko aukera izan zuen. Bizipen asko dituzte batera, niretzat baliozkoak direnak orain naizena izatera iristeko. Bera da gaur egungo nire irakaslea. 

​

​

Azpiazu-4.jpg
Azpiazu-20.jpg

LUIS FERNANDEZ AZPIAZU

  Orain, Begoñarekin batera lanean bere seme gaztea dago, ni neu, Luis Fernandez Azpiazu.
Farmazialari familia oso bateko ondorengoa, etxean aita eta anaiak ere bide berdina egin
baitute. Madrilen ikasketak amaitu ostean, orain dela 3 urte hasi nintzen farmazian lanean.
“Azpiazu”k erakutsi didan guztia praktikan jartzen eta farmazia garai berrietara eraldatzen,
garena izateaz utzi gabe. Gogotsu jarraitzen dugu Azkoitiko osasuna beste hainbeste urtetan bermatzeko asmoz. Eta orain gure esentzia eta dakigun guztia haratago zabaltzeko asmoz.

 

 

Hau da AZPIAZU. 4 belaunaldi. Tradizioa. Lanbidearekiko eta herriarekiko errespetua.


Aurrera begira, 1918. urtetik erronka guztiei erantzuteko prest!

​

​

bottom of page