top of page

Egiten duzuna maitatzea da lan bikaina egiteko modu bakarra

AZPIAZU, zure osasun gunea.

Zuei lagundu nahi dizuegu. Prestakuntza handiko, bokaziozko eta etengabeko formakuntzan dagoen talde bat gara. Hori funtsezkoa iruditzen zaigu kalitatezko zerbitzu desberdinak eskaintzeko. Gure profesionaltasunagatik, konfiantzagatik eta hurbiltasunagatik nabarmentzen gara.

Gure burua aurkeztuko dugu:

 

Begoña da farmaziaren titularra, Azpiazu familiako hirugarren belaunaldia.
 

Susana laguntzailea da. Begoñarekin batera, beteranoena da. Oso ondo ezagutzen du herria. Ez dakigu bera gabe zer egingo genukeen!

Nagore farmazialaria da. Besteok baino urte gutxiago daramatza, baina ezin hobeto moldatu da, bai herrira baita taldera ere.

Angelak oraintxe hasi berri du bere ibilbidea. Bere ilusioak eta lanbidearekiko duen gogoak liluratu gaitu. Ongi etorri gure taldera!

Azkenik, neu Luis naiz, eta irakurtzen jarraitu ezkero nitaz gehiago jakiteko aukera izango duzu

AZPIAZU FARMAZIA-1-3.jpg

Farmaziako ikasketak amaitu eta urte batzuk sektorean lan egin ondoren, argi daukat zer
gustatzen zaidan eta nora bideratu gaur egungo farmazia mundua. Beti gustatu izan zait
pertsonekiko tratua, pertsonengandik gertu egotea, "hor" egotearen sentsazio hori, behar duenari laguntzea... txikitatik bizi izan dut hori.

Gaur egun bizi garen testuinguruan, oso garrantzitsua iruditzen zait farmaziatik gure pazienteei zerbitzu profesionalak eskaintzea.

Arrazoi ezberdinengatik, dermofarmaziaren eta horrek dakarren guztiaren zale amorratua bihurtu naiz urte hauetan. Horregatik, etengabeko formakuntzan nago: ahal dudan guztia kuxkuxeatzen, irakurtzen, ikertzen... gure gorputzeko organo nagusia ulertu ahal izateko, azala. Izan ere, azal bakoitza mundu bat da. Horregatik, kasu bakoitza bakarra dela ulertzearen garrantzia.

"Ezagutu gure zerbitzua, AZPIAZU AZALERATU"

DSC02702.jpg
bottom of page